XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zen filma kontatzera eta edukia azaltzera mugatzen, harantzago joaten zen, eta pertsonaia bakoitzari ahots desberdina eta nortasun bat ematen zizkien, filma kanpotik ikusi beharrean, barneratu egiten zuen, eta istorioaren parte bilakatzen zen.

Beraz, nolabait, benetako lehenbiziko benshia izan zen.

Denkikan aretoan urte batzuetan lan egin ondoren, Tekikokukanera pasatu zen, eta bertako hiru benshi nagusietako bat izan zen.

1899an ekoiztu zen lehenengo filma.

Garai hartan kabuki izeneko antzerki obren filmazioak baino ez ziren Japonian egindako zinemalanak.

Kamera agertokiaren aurrean jartzen zen, eta kabuki antzerkiko ikusleei aurkezten zitzaien bezalaxe filmatzen zen istorioa.

Antzerkiaren izpiritua jasotzeko, filma proiektatzen zenean, kowairo izeneko antzezle batzuk jartzen ziren pantailaren alboetan eta filmean azaltzen ziren kabuki antzerki antzezleen elkarrizketak errepikatu egiten zituzten.

Beraz, lehenengo film japoniarrak filmatutako kabuki antzerkia baino ez ziren, emanaldietan antzezleen elkarrizketak errepikatzen zituzten pertsonak erabiltzen zituztenak.

Ez zen, beraz, inolako teknika zinematografikorik erabiltzen, eta ez zen azpititulurik jartzen, azken batean ez ziren zinemarako sorkuntzalanak.

Orokorrean, kowairo batek pertsonaia baten elkarrizketak errepikatzen zituen; baina kowairo aski ez baziren, haietako batek edo batzuek pertsonaia bat baino gehiago hartu, eta, ahotsa aldatuz, rol bat baino gehiago jokatzen zuten.

Hogeien hamarkadaren bukaera aldera filmen ekoizpenean lanean ari ziren gazte batzuk kexu azaldu ziren zinemarako sormen gaitasuna inon azaltzen ez zelako.

Irudietan oinarritutako zinema mota bat egin nahi zuten, narratzaileen beharrik gabe, berez uler zitezkeen istorioak kontatu, alegia.